Animazio proiektuak euskaraz garatu ahal izateko asmoz sortu da anima.eus gunea.
Gizartearen beste esparruetan bezala, animazioan ere gehienetan erdera gailentzen da lan hizkuntza bezala.
Animazio proiektuetan euskaraz ere lan egin nahi duten pertsonen komunitatea saretzen lagunduko du gune honek.
Euskal animatzaileen lanak partekatzen joango gara.
Halaber, munduan ekoizten den animazioaren berri emango da hemen.

